Eskual Biskotxaren aipamena
Eskual biskotxaren
sorburua kanbo-n (Lapurdi) aurkitzen da. Ohizko baseri biskotxeria hau 17.garren
mendekoa
da.
Apaindura gabeko biskotxa, bere orrea arto irinez eta gantzagezaz egina zen. Maiz, zerri ttiki itxura zuen.
18. garren mendean, ibiltariek maite zituzten, eskainiak zizkieten biskotxak. Iduriz, errezeta, segereta haundian, atxikia da eskual familietan...
Biskotxa moldatua izan da sasoiuneko fruituen arabera (martutx, piko, basaran edo gerezi). Biskotxa, eztiz, azukratua zen.
Eskual biskotxa, kremarekin, agertu da bakarrik, 19. garren mende bukaeran.. Kanboarrak orroitzen dire oraino Dibar ahizpez (Elisabeth eta Anne), Biskotx ahizpak zuten izengoitia.
Zuzen da beren izena aipatua izan dadien horiek baitute, Eskual Herritik kanpo ezagutua den biskotxa hunen egiteko moldea atxiki, gizaldiak zehar.
Atsegina gormantentzat, gaurregun gozatzen ahal baitituzte oraino gure ondarearen lekuko diren bi biskotx famatu horiek.
Ongi etorri/Prestamen/Aipamen/Kokaera/Errezeta/Ikustaldi/Arkitektura/Saltegi